Gerra napoleoniko deitutakoetan, Espainia, Ingalaterra eta Portugalen arteko aliantza Europako hegemonia mantentzeagatik ari zen borrokan. Une horretan gertatu zen Donostiako gudua, frantziarrek babesten zuten hiria
hartu nahi zuten tropa ingeles eta portugesek.
Plazaren bi hilabeteko setioaren ondoren eta huts egindako hainbat saiakeren ostean, 1813ko abuztuaren 31n, zuloa ireki zuten harresian, hain zuzen ere gaur egun La Bretxa merkataritza gunea dagoen tokian. Honela, armada aliatuak behin betiko erasoa egin eta hirian sartu ziren.
Erasoan 3.000 militar baino gehiagok galdu zuten bizia. Borrokak aste bat iraun zuen, frantziarrek irailaren 8an kapitulazioa eman zuten arte.
Hiriarentzat une tristeenak armada aliatua sartu ondorenekoak izan ziren. Hauek, beren berezko etsaiak ahaztuta, Urgull mendian babestutako frantziar armada, bizilagunen kontrako harrapaketa basati bat hasi zuten, hilketak eta bortxaketak egin zituzten eta horri guztiorri, alde guztietatik zabaldu zen sutea gehitu zitzaion, hiria ia erabat suntsitu zuena.
Gudua bukatu zen egun berberean, zenbait bizilagun Zubietako Aizpurua baserrian bildu ziren eta hiria berregitea hitzartu zuten.
Data urrun hartatik donostiarrek urtero gogoratzen dute 1813an gertatutakoa. Guduaren simulakroa egiten dute eta baita biktimak oroitzeko eta omentzeko ekintzak ere, abuztuaren 31 kalean egiten den kandela piztearekin batera.
Ekitaldiak gertaera tamalgarri bat, suntsiketarena, gertaera positibo batekin elkartzen du, hondakin pilo bat zena berreraikitzeko erabakiarekin, hain zuzen ere.
Testua: Javier Sada
Aspalditik, Kañoyetan elkarteko zenbait bazkidek Abuztuaren 31ko dataren inguruan nolabaiteko egonezina zeukaten.
2000. urtean elkartearen lehen mendeurrenarekin bat etorriaz eta Auzo elkartearen adostasunarekin, Kañoyetan-ek asmo handiko proiektu bat aurkeztu zuen 2013ko mendeurrenera iristeko. Ordura arte Parte Zaharreko bizilagunentzat soilik esanguratsua zen data bat, hiriaren historiarentzat benetan garrantzitsua zen urteurrena bilakatu zen.
Alde Zaharreko elkarte batzuekin lankidetzan, erakunde pribatuetako sostengu eta laguntzarekin (El Gran Casino Kursaal eta Bretxako Zentro komertziala) eta erakunde publikoen laguntzaz, 2006an gertakizun batzuen birsortze historikoa berreskuratu zen; erasoena eta hiriko sutearena.
2015. urtean Kañoyetanek bere gain hartu zuen itzalaldi tradizionala eta kandela piztea, 1975.