Babesleak

Bretxak, enpresa komertzial ezberdinak edukitzeaz gain, hiriko eta inguruko merkatu tradizionalik garrantzitsuenetarikoa dauka. 1813an hiria erasotu egin zuten, eta gertakizun historiko hori, hain zuzen ere, Bretxa dagoen toki berean gertatu zen. Bretxak hiriko gertakizun garrantzitsuenak babestu izan ohi ditu eta kasuhonetan ere, ezin zen beste era batera izan. Plazer bat da guretzat Bretxak parte hartzea 1813ko abuztuaren 31ko oroipen ekitaldian.

Gastroleku ostalaritza elkarte gastronomiko eta enpresariala da, Donostiako Alde Zaharrean sortutakoa. Gure filosofia da kalitatezko gastronomia egitea mota guztietako pertsonentzat; produktua zainduz eta errespetatuz, baita gure hornitzaileak, ingurua eta bezeroari eman beharrekoa arreta ere.

1922. urtetik, Kursaal Casinoak eskaintzen du entretenimendua, aisialdia eta zorizko jokoak. Horrez gain, aktiboki parte hartzen du hiriko ekintza kultural eta sozialak eta kirol jarduerak babesten eta laguntzen. 1999. urtetik Donostiako Alde Zaharrean kokaturik dago eta ohore bat da erakundearekin lankidetzan aritzea 1813ko abuztuaren 31ko oroipen ekitaldia antolatze aldera. Urtez urte, ekitaldiak gero eta interes gehiago sortzen du; baita oihartzun sozial eta turistiko gehiago ere.

Laguntzaileak: Javier Sada, Javier Pi Chevrot, EKIDA Diseño cartón